logo_campamentos154pxJarduera ludiko-formatiboen proposamena da, Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta, uztailean eta abuztuan Ikastetxean bertan ematen dira eta ikasleak hezitzeko prozesu orokorrean sartzen dira.

Hiriko udalekuak haien konpromiso profesionala haurren eskola oporraldiekin bat egin ezin dutenean ematen zaien irtenbide bat da.

Zein ordutegitan burutzen dira?

Ikastetxe bakoitzak bere beharrei hobeen egokitzen zaion ordutegia erabakiko du. Goiz esnatzen direnentzat zerbitzua eta Jantokia ere eskaintzen diegu behar duten familientzat.

Nolako jarduerak burutzen dituzte?

  • Ludikoak eta animaziokoak (joko herrikoiak, gymkhanak, dantzak, musika-jolasak, etabar).
  • Kirol jarduerak (igerilekua, kirol eskola, aztarna jarraitzeko jolasak eta orientaziokoak, etabar).
  • Artistikoak (eskulan tailerrak, pintura, marrazketa, etabar).
  • Kultur jarduerak (hizkuntzak, informatika, musika, irakurketa bultzatzekoak, etabar).
  • Izar jarduerak (uretako jolasak, magoen eta pailazoen saioak, kultur interesguneetan zuzendutako jarduerak, natura eta birziklapen tailerrak, etabar).

Zer nolako materialak erabiltzen dira?

Gure pedagogoen taldeak kontu handiz hautatutako materialak talde bakoitzaren beharrei egokitzen dira, eta ACTIVAk diseinatutako materiala hartzen dute.

Nola egituratzen dira?

Udalekuen jarduerak, oro har, interes baten inguruan izaten dira:

“Goizak artearekin”, “Mundua eta bere kulturak”, “Gaste asmatzaileak”, “Magoen ikasleak”, “Denbora makina”, birziklapenaren astea, aste olinpikoa, zirkoaren astea, zientzien astea, historiaren astea, zinemaren astea, etabar.

Gure profesionalak

ACTIVAren Hiriko udalekuak garatzeko, Hezkuntza, Aisialdi eta Kirol profesionalak ditugu, zeinak haurren trebakuntza eta dibertsioa bermatzen duten.