I MAILA: Clic&Play 1 eta 2

 

CPnivel1

 

Clic&Play 1:  iconoPDF_20px  ikaslearen liburuaren aurkibidea   iconoPDF_20px  ikaslearen CDaren edukiaren aurkibidea

Clic&Play 2:  iconoPDF_20px  ikaslearen liburuaren aurkibidea   iconoPDF_20px  ikaslearen CDaren edukiaren aurkibidea

Helburuak

  • Ikasleek ordenagailua erabiltzen ikastea.
  • Irakurri eta idazteko gaitasuna garatzea.
  • Sormena garatzea.

Edukiak

Multimedia interfazea. Maila honetan, CD-ROMak multimedia aplikazio bat du, zeinak modu erraz eta intuitiboan ikaslea CD-ROMean datozen jardueretan eta ariketetan sartzea errazten duen.

Ordenagailua. Oinarrizko kontzeptu informatikoak lantzen dira: ordenagailuaren atalak, diskoak, programak, etabar.

Marraztu. Gero eta konplexuagoak diren marrazteko eta koloreztatzeko jarduerak: koloreztatu, marrak, trazuak, margotu, formak, osatu, etabar.

Idatzi. Jarduera multimediak ikasleak teklatua erabiltzen hasteko: idatzi, ezabatu, maiuskulak, etabar.
PequeWord ere barneratu dugu, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei Microsoft Word bere beharrei egokitutako interfaz batekin erabiltzea ahalbidetzen duen makroa.

Internet. Lehen Hezkuntzaren lehen zikloko ikasleentzat hautatu diren orrien direktorioa.

Sortu. Ikasleek Paint marrazteko tresnarekin bete, inprimatu eta moztu eta muntatzeko marrazkiak.

Laginak eta bideodemoak

iconoPDF_20px  Click&Play 1 ikaslearen liburua (1 unitatea)

iconoVIDEO_20px  Multimedia Interfazea (CD Clic&Play 1 eta 2)

iconoVIDEO_20px  Irakurri eta idatzi (CD Clic&Play 1 eta 2)

iconoVIDEO_20px  PequeWord  (CD Clic&Play 1 eta 2)

 

>> Begiratu prezioa eta egin eskaera <<

 

 

II MAILA: Clic&Play 3 eta 4

 

CPnivel2

 

Clic&Play 3:  iconoPDF_20px  ikaslearen liburuaren aurkibidea   iconoPDF_20px  ikaslearen CDaren edukien aurkibidea

Clic&Play 4:  iconoPDF_20px  ikaslearen liburuaren aurkibidea   iconoPDF_20px  ikaslearen CDaren edukien aurkibidea

Helburuak

  • Ikasleak gaitu Windows sistema eragilea modu autonomoan erabiltzeko.
  • Aplikazio informatiko erabilienen oinarrizko aukerak erabili ahal izatea.
  • Interneteko aukera ludiko eta hezitzaileak aurkitzea.

Edukiak

Ordenagailua eta Windows. Oinarrizko informatikako kontzeptuak eta sistema eragilearen oinarrizko erabilera: arratoiaren erabilera, ordenagailuaren atalak, idazmahaiko elementuak, ikonoak, programak ireki, fitxategi motak, fitxategiak ireki eta gorde, etabar.

Marraztu. Paint marrazketa programaren ezaugarri nagusiak. Marrazteko adibide eta ariketa ugari sartzen dira: forma eta lerro geometrikoekin egiten da lan gehienbat, eta pintura-potoarekin eta aerografoarekin.

Testu edizioa eta formatua. Windowsen Bloc de Notas eta WordPad testuak tratatzeko aplikazio osagarrien oinarrizko nozioak lantzen dira.

Diseinatu. Print-Artist programarekin egindako jarduerak. Ikasleek txartelak eta kartelak egiten ikasiko dute programan datorren ClipArt aplikazioko irudiak eta beraiek beste programekin egindakoak elkartuz.

Internet. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzako orrien direktorioa.

Multimedia. Multimedia fitxategi mota guztiak ezagutu eta erreproduzitzea. Click&Play English 4-an ikasleek euren multimedia aurkezpenak sortuko dituzte Powerpoint animazio efektu errazekin, CD-ROMean datozen adibideak eta txantiloiak baliatuz.

Laginak

iconoPDF_20px  Ikaslearen liburua Clic&Play 3  (unitatea 4)

 

>> Begiratu prezioa eta egin eskaera <<

 

III MAILA: Clic&Play 5 eta 6

 

CPnivel3

 

Clic&Play 5:  iconoPDF_20px  ikaslearen liburuaren aurkibidea   iconoPDF_20px  ikaslearen CDren edukiaren aurkibidea

Clic&Play 6:  iconoPDF_20px  ikaslearen liburuaren aurkibidea   iconoPDF_20px  ikaslearen CDaren edukiaren aurkibidea

Helburuak

  • Ordenagailua eta Windows sistema eragilea modu autonomoan erabiltzeko trebatu ikasleak.
  • Internet eta informazioa bilatzeko beste lanak CD-ROMean bilatzea informazio-iturri gisa.
  • Eskolako lanak testu prozesadoreekin egitea.

Edukiak

Ordenagailua eta Windows. Sistemaren konfigurazioko eta mantentze-lanetako oinarrizko atazak egiten ikastea: fitxategiak antolatu, disketeak formateatu, unitateen artean datuak mugitu eta kopiatu, programak instalatu, fitxategiak konprimatu eta deskonprimatu, etabar.

Internet. Web orriak sortzea. Ikasleek Internet arakatzen jarraituko dute bilaketako hainbat estrategiaren bitartez informazioa bilatzeko. Testuak eta irudiak gordetzen ikasiko dute gero euren lanetan erabiltzeko.

Testu maketazioa. Ikasleek eskolako lanak Word testu-prozesadorearekin egingo dituzte, hainbat iturritik ateratako testuak eta irudiak sartuz.

Irudi digitalak eta bektore bidezko ilustrazioa. Hainbat mota eta formatuko grafiko digitalekin lan egiteko kontzeptuak eta prozedurak.

Soinua, bideoa, 3D… Multimedia fitxategi mota desberdinak identifikatzeko, erreproduzitzeko, aldatzeko eta editatzeko prozeduren oinarrizko forma ikastea.

Multimedia. Multimedia aurkezpen interaktiboak sortzea eta beste programekin landutako elementuak barneratzea.

Laginak

iconoPDF_20px  Clic&Play 5 ikaslearen liburua  (unitatea 4)

 

>> Begiratu prezioa eta egin eskaera <<