logoCP
Clic&Play Lehen Hezkuntzako ikasleentzat bereziki garatu den informatika trebatze-metodoa da, ikasleak teknologia berriak hobeto ezagutzea erraz eta modu atseginean ikasteko aukera ematen die, familia eta eskolan.

Programa malgua da, adinei egokitua, eta maila bakoitzari egokitutako helburu pedagogikoak dituena; ikasketa osagarri edo eskolaz kanpoko jarduera gisa eman daiteke.

Metodoa

Clic&Play-ek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) Lehen Hezkuntzako ikasleen eskura jartzen ditu haien beharrei egokitutako eta psikoebolutiboaren mailari egokitutako beharretan oinarrituta.

Metodologia praktikoa

Jarduera dibertigarri eta motibatzaileetan oinarrituta, kontzeptu teorikoak jarduerak egiteko behar diren heinean doaz azaltzen.

Programazio malgua

Erraz moldatzen da ikasteko erritmo desberdinei.

Jarduera ludiko eta partehartzaileak

Ikasleek informatika dibertitzen diren bitartean ikas dezaten.

Ikaslearentzako materiala

Ikaslearen materialak, ingelesez soilik dauden liburua eta CD-ROMez daude osatuta.

CPmaterialALUMNOS

Liburua

Hauxe dator ikaslearen liburuan:

  • Marrazkiak, argazkiak eta eskemak, informatika ikastea eta ingelesa intuizioz barneratzen lagunduko dutenak.
  • CD-ROMaren pantailak.
  • Ariketak, jarduerak eta praktikak.

CD-ROM

Ikaslearen liburuan datorren CD-ROMa haren osagarri aparta da, ikastaroko jarduerak eta praktikak burutzeko beharrezkoak diren elementuak dituelako.

Jarduera multimediak. Txikienek jarduera multimedia errazak aurkituko dituzte, kontzeptu informatiko abstraktuenak barneratzen laguntzeko eta ikasleek teklatuarekin lan egiten ikasteko diseinatuak.

Fitxategiak eta baliabideak. CD-ak ingelesez dauden multimedia fitxategiak eta baliabideak ditu, ikasleek haien lanetan barneratuko dituztenak.

Adibideak eta ariketak. Ikasleek CD-ROMean aurkituko dituzte jarduerak burutzeko fitxategia, dokumentu, eredu eta txantiloiak: marrazketa ariketa, irakurri eta idazteko jarduera, testu edizioa eta formatua, multimedia aurkezpenak, etabar.

Interneteko direktorioa

Internetekin eta posta elektronikoarekin lotutako jarduerak burutzeko, Interneten direktorio bat egin da hezkuntzarako interesgarriak diren webguneekin.

Irakaslearentzako materiala

Irakaslearentzako materiala gida didaktikoa eta CD-ROM batez dago osatua. Ingeles soilik daude, beraz, bertako irakasleek eman ahal izateko klaseak.

CPmaterialPROFES

Gida didaktikoa

Gida didaktikoa irakaslea zuzentzen eta gidatzen duen tresna da:

  • Orientazio metodologikoak.
  • Urteko programazioa.
  • Ikasketa planak.
  • Aukera jarduerak.
  • Eremu teknologiko bat lantzeko unitateak.

Unitate didaktikoak. Edukiak arlo teknologiko zehatz batean zentratzen diren unitate didaktikoetan biltzen dira, eta unitate bakoitzean zein eduki, helburu eta jarduera burutuko diren adierazten da.
Saioak. Orri bikoitz batean, saio bakoitzean garatuko diren edukiak eta jarduerak zehazten dira eta beste jarduera osagarri batzuk ere proposatzen dira. Horrela, programazioa nahiko irekia eta malgua da bakoitzak duen ikasteko erritmoari egokitzeko.
Praktikak. Unitate didaktiko bakoitzaren bukaeran hainbat jarduera proposatzen dira, non unitatearen edukiak berrikusi eta praktikan jartzen diren.

CD-ROMa

Irakaslearen CD-ROMak ikaslearen CD-ROMaren eduki guztiak erreproduzitzen ditu eta, gainera, laguntza programa eta material batzuk eskaintzen dira, alderdi teknologiko desberdinetan proposatutako jarduerak egiteko.

  • Txikienentzat marrazteko eta koloreztatzeko programak.
  • Marrazketa eta irudiak editatzeko programak.
  • Soinu editoreak eta MIDI erreproduktoreak.
  • Mekanografia programak eta idazketa jokoak.
  • Hezkuntza jokoak memoria eta eta arratoiaren erabilera lantzeko.
  • Erabilerak.

Helburu orokorrak

  • Ikasleei teknologia berrien erabilera eraikitzailea azaltzea.
  • Ikasleak aplikazio informatiko erabilienen oinarrizko aukerak erabiltzeko trebatzea (ordenagailua eta sistema eragilea, diseinua eta grafikoak, testu prozesagailua, multimedia aurkezpenak, Internet…).
  • Ikasleek ingelesa naturaltasunez eta esfortzurik egin gabe hitz egin eta ulertzea lortzea.

Helburuak eta edukiak mailaka egokituta

Maila bakoitzean helburuak eta edukiak dagokion adinaren ezaugarriak kontuan hartuta hautatu dira:

materiales_CP_NIVELES

Clic&Play 1 eta 2

materiales_CP_NIVELES2

Clic&Play 3 eta 4

materiales_CP_NIVELES3

Clic&Play 5 eta 6

 

>> Begiratu prezioa eta egin eskaera <<