materiales_logoC&Penglish_RGBClick&Play English Lehen Hezkuntzako ikasleentzat bereziki garatu den ingelesa soilik erabiltzen duen informatikako trebatze-metodoa da.

Click&Play English-ek ikasleak teknologia berriak hobeto ezagutzea eta, aldi berean, ingelesez soilik dagoenez, ezinbesteko hizkuntza hori erraz eta modu atseginean ikasteko aukera ematen die, familia eta eskolan.

Programa malgua da, adinei egokitua, eta maila bakoitzari egokitutako helburu pedagogikoak dituena; ikasketa osagarri edo eskolaz kanpoko jarduera gisa eman daiteke.

Metodoa

Click&Play English-ek teknologia berriak lehen hezkuntzako ikasleen eskura jartzen ditu haien beharrei egokitutako eta psikoebolutiboaren mailari egokitutako beharretan oinarrituta. Klaseak ingelesez ematen dira, dena gauzatzeko erabiltzen den ingurunea, eta konturatu gabe eta esfortzurik egin gabe hizkuntza ikasteko modua da.

Metodologia praktikoa

Jarduera dibertigarri eta motibatzaileetan oinarrituta, kontzeptu teorikoak jarduerak egiteko behar diren heinean doaz azaltzen. Jolasak, webguneak eta kultura anglosaxoiaren ipuinak erabiltzen dira, ikaslea ingelesa hizkuntza ofizialtzat duten herrialdeetako ohiturak ezagutzen doa.

Programazio malgua

Erraz moldatzen da ikasteko erritmo desberdinei eta ikaslearen ingeles mailari.

Jarduera ludiko eta partehartzaileak

Ikasleek informatika eta ingelesa dibertitzen diren bitartean ikas dezaten.

Ikaslearentzako materiala

Ikaslearen materialak, ingelesez soilik dauden liburua eta CD-ROMez daude osatuta.

Liburua

Hauxe dator ikaslearen liburuan:

  • Marrazkiak, argazkiak eta eskemak, informatika ikastea eta ingelesa intuizioz barneratzen lagunduko dutenak.
  • CD-ROMaren pantailak, sistema eragilea ingelesez eta webgune anglosaxoiak.
  • Ariketak, jarduerak eta praktikak.

CD-ROM

Ikaslearen liburuan datorren CD-ROMa haren osagarri aparta da, ikastaroko jarduerak eta praktikak burutzeko beharrezkoak diren elementuak dituelako. Bai materiala bai bere jarraibideak, eta deskargatzeko programak ere, ingelesez daude.

Jarduera multimediak. Txikienek jarduera multimedia errazak aurkituko dituzte ingelesez, kontzeptu informatiko abstraktuenak barneratzen laguntzeko eta ikasleek teklatuarekin lan egiten ikasteko diseinatuak.

Fitxategiak eta baliabideak. CD-ak ingelesez dauden multimedia fitxategiak eta baliabideak ditu, ikasleek hhaien lanetan barneratu ahalko dituztenak.

Adibideak eta ariketak. Ikasleek CD-ROMean aurkituko dituzte jarduerak burutzeko fitxategiak, dokumentuak, ereduak eta txantiloiak: marrazketa ariketak, irakurri eta idazteko jarduerak, testu edizioa eta formatua, multimedia aurkezpenak, etabar. Material guztiak ingelesez soilik daude.

Interneteko direktorioa

Internetekin eta posta elektronikoarekin lotutako jarduerak burutzeko, Interneten direktorio bat egin da ingelesez hitz egiten duten herrialdeetako hezkuntzarako interesgarriak diren webguneekin –Estatu Batuak, Ingalaterra, Australia, etabar.

Irakaslearentzako materiala

Irakaslearentzako materiala gida didaktikoa eta CD-ROM batez dago osatua. Ingeles soilik daude, beraz, bertako irakasleek eman ahal izateko klaseak.

Gida didaktikoa

Gida didaktikoa irakaslea zuzentzen eta gidatzen duen tresna da:

  • Orientazio metodologikoak.
  • Urteko programazioa.
  • Ikasketa planak.
  • Aukera jarduerak.
  • Eremu teknologiko bat lantzeko unitateak.

Unitate didaktikoak. Edukiak arlo teknologiko zehatz batean zentratzen diren unitate didaktikoetan biltzen dira, eta unitate bakoitzean zein eduki, helburu eta jarduera burutuko diren adierazten da.
Saioak. Orri bikoitz batean, saio bakoitzean garatuko diren edukiak eta jarduerak zehazten dira eta beste jarduera osagarri batzuk ere proposatzen dira. Horrela, programazioa nahiko irekia eta malgua da bakoitzak duen ikasteko erritmoari egokitzeko.
Praktikak. Unitate didaktiko bakoitzaren bukaeran hainbat jarduera proposatzen dira, non unitatearen edukiak berrikusi eta praktikan jartzen diren.

CD-ROMa

Irakaslearen CD-ROMak ikaslearen CD-ROMaren eduki guztiak erreproduzitzen ditu.

Helburu orokorrak

  • Ikasleei teknologia berrien erabilera eraikitzailea azaltzea.
  • Ikasleak aplikazio informatiko erabilienen oinarrizko auukerak erabiltzeko trebatzea (ordenagailua eta sistema eragilea, diseinua eta grafikoak, testu prozesagailua, multimedia aurkezpenak, Internet…).
  • Ikasleek ingelesa naturaltasunez eta esfortzurik egin gabe hitz egin eta ulertzea lortzea.

Helburuak eta edukiak mailaka egokituta

Maila bakoitzean helburuak eta edukiak dagokion adinaren ezaugarriak kontuan hartuta hautatu dira:

materiales_CPenglishNIVELES_1
Click&Play English 1 eta 2
materiales_CPenglishNIVELES_1
Click&Play English 3 eta 4
materiales_CPenglishNIVELES_1
Click&Play English 5 eta 6

 

>> Begiratu prezioa eta egin eskaera <<