Logo6HORAAparteko ordua/Seigarren ordua-ren garapenean aitzindariak gara, ikastetxearen hezkuntza jardueren osagarri aparta dena. Haren hezkuntza proiektuan barneratzen gara bete-betean hari jarraipena emateko eta ikasleen ikasketak hobetu eta etorkizunerako prestatzen jarraitzeko.

Edukiak

Edukiak kurrikulumaren helburuekin eta edukiekin daude lotuta: haiek lortzea bermatzen duen funtzionamenduaren independentziaz gain, haien gaitasunen eta trebezien osagarri, laguntza eta hobekuntza bideak ere badira.

Ordutegia

Ikasleek egunean ordu beteko klase bat gehiago jasotzen dute Ikastetxearekin adostutako orduez gain, hau da, astean bost ordu.

Gaiak

Hauek dira garatzeko gehien eskatzen diren gaiak, hainbat mailatan:

  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren 1. zikloa, garapen motor, sozial-afektibo, sentsorial eta sormena bultzatzearekin lotutako jarduerak, gaitasun intelektuala sustatzeari eta garapen pertsonal osoa indartzeari zuzendutako esperientziak errazten dutenak.
  • Lehen Hezkuntzaren 2. zikloan, hizkuntzak, informatika, irakurketa bultzatzea eta adimenaren beste lan-teknika batzuk (irakurritakoaren ulermena, arreta eta memoria…).
  • Lehen Hezkuntzaren 3. zikloan, eskolako arloen antzerakoak: informatika, hizkuntzak, lan intelektualeko teknikak edo laguntza klaseak, kurrikulumeko edukiak sendotzeko.