Activan jakin badakigu hezkuntza beharrak eta eskakizunak hainbat izan daitezkeela eta, ondorioz, hezkuntza proposamen guztiei eman nahi diegu erantzuna.

Bi talde handitan zatitu dugu helduen hezkuntza:

  • Egungo bizimodua
  • Gurasoen eskola

Egungo bizimodua:

Eskaintza askotariko eta zabala da, eta talde bakoitzaren beharrei bikain egokitzen da. Egungo hainbat gai aztertzen ditu, teknologia berriak eta gizarte sareak esaterako, eta baita betiko beste hainbat ere, hizkuntzak edo kirol jarduerak edo beti ikasteko gogoz gabiltzan baina aukerarik izan ez dugun trebezia horiek, esaterako.

Gurasoen eskola:

Psikologoek kudeatutako Gurasoen eskola gure seme-alabekin harreman ona edukitzen eta hezitzaile gisa ditugun betebeharrak hobeto ulertzen laguntzeko dago zuzendua. Activan jakin badakigu inork berez ez dakiela guraso izaten, eta gure bizitzan aurre egin beharko diogun betekizun zailenetariko bat dela, garrantzitsuena.

Gurasoen eskolak errezetarik gabe baina hezitzeko jarraibide eraginkorrekin gure seme-alabei ulertzen lagunduko digu.

Metodoa

Gure egungo bizi-erritmoari egokitzeko xedearekin, ez daukagulako nahi adina denbora, talde bakoitzaren hainbat hezkuntza beharri erantzuteko proposamenak eskaintzen ditugu:

  • Tailerrak
  • Ikastaroak
  • Mintegiak
  • Eztabaidak

Hezkuntzaren kudeaketan adituak diren profesionalak ditugu eta haiek proiektu zehatz bakoitzarentzat diseinatzen dituzte jarduerak eta langilerik egokienak aukeratzen dituzte. Horretarako, Activak ongi trebatutako eta eskarmentu handiko profesionalen lan-burtsa du.