Nazioartean onetsitako titulu ofizialak lortzeko prestatzen ditugu ikasleak:

idiomas_bandera_inglesa20x20 Ingelesa: Trinity College London eta Cambridge English

idiomas_bandera_alemana20x20 AlemanaGoethe Institut

idiomas_bandera_francesa20x20 Frantsesa: DELF eta DALF azterketak

idiomas_logo_trinity_185X53px     PreparationCentreLogo_RGB_72dpi   idiomas_Logo_DELF-DALF     idiomas_logo Goethe_solo texto

 

Ingelesa

Trinity College London

Trinity College London-en ingeles ziurtagiria, zeinaren azterketa-zentroa den ACTIVA, ahozko azterketen sistema progresiboa da, nazioarteko mailan onetsia, ingeleseko gaitasun linguistikoak eta ezagutzak neurtzeko.

ACTIVA-n gure ikasleak Trinity College London-en azterketetara aurkezten ditugu, ingelesaren irakaskuntzak ikuspegi praktikoagoa ematen digulako, gure ikasleek benetako testuinguruetan moldatzen ikas dezaten.

Nori dago zuzendua?

7 urtetik gorako ikasle guztiei (Lehen Hezkuntzako 2. maila).

Nolakoak dira azterketak?

Azterketa ingelesa ama hizkuntza duen Trinity College Londonek jarritako aztertzaile batekin, ongi trebatua eta gaitua, egiten den elkarrizketa pertsonalean oinarritzen da.

Zenbat maila daude?

Hamabi maila daude, lau etapatan banatuak: Hasierakoa, Oinarrizkoa, Tartekoa eta Aurreratua.

Non eta nola egiten dira azterketak?

ACTIVAk,Trinity College London-en azterketa ofizialak egiten dituen zentro gisa, ikastetxe bakoitzari hobeen datorzkion datak bilatzen ditu, maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran, oro har. Azterketak ikastetxean bertan egiten dira, jende nahikoak izena eman badu. Bestela, hiri bereko beste Ikastetxe batean egingo dira azterketak.

Zein abantaila ditu?

  • Ikasleen prestakuntza talde homogeneoetan, ezagutza-mailetan banatuta.
  • Klaseen ordutegiak haurren interesei egokitzen dira.
  • Ikuspegi guztiz komunikatiboa.
  • Izaera dinamikoa eta partehartzailea duten saioak.

Ondoz ondoko ziurtagiriek eta mailak igotzen joateak ikasleak motibatzen ditu hizkuntza ikasten jarraitzeko.

 

 

Cambridge English

Cambridgeko Unibertsitateak egiten duen azterketa-sistema bat da, ingelesa ama-hizkuntza ez duten pertsonen ezagutza ebaluatzen duena (ESOL, English for Speakers of Other Languages). Azterketa horiek Europako Kontseiluaren Erreferentziako Europar Esparru Komunaren jarraibideei jarraitzen diete eta, ondorioz, nazioartean eta modu objektiboan estandaritzatzea bermatzen dira ikasketa mailak, eta baita emaitzen ebaluazioa ere.
ACTIVAn ingelesa bigarren hizkuntza gisa ikasten duten ikasleak prestatzen ditugu, azterketa horiek gainditu eta nazioarteko mailan ezagutza horiek balioztatzen duten tituluak lortzeko.

Nori dago zuzendua?

7 urtetik gorako ikasle guztiei (Lehen Hezkuntzako 2. maila).

Nolakoak dira azterketak?

Azterketek ikasleek ingelesa ikasteko lau trebezia menperatzen duten ebaluatzen dute: irakurritakoaren ulermena, ahozko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena.

Noiz eta non egiten dira azterketak?

Azterketak Cambridge-k esleitutako egunetan eta instalazioetan burutuko dira; hala ere, behar adina ikasle ez badago, Ikastetxean ere egin daitezke.

Zein maila daude?

7 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat, Cambridgek YLE (Young Learners English) azterketak eskaintzen ditu.
Haurren beharrei egokitutako azterketa horiek hiru maila dituzte: Starters, Movers, Flyers.

12 urtetik gorako ikasleentzat, hauek dira Cambridge ESOL-en oinarrizko mailak: Key English Test (KET), Preliminary English Test (PET), First Certificate in English (FCE), Certificate in Advanced English (CAE), Certificate of Proficiency in English (CPE).

Zein abantaila ditu?

  • Ikasleek ez dute zertan ikastetxetik irten prestatzeko.
  • Lantaldeak txikiak eta homogeneoak dira.
  • Ikasleen jarraipen pertsonalizatua ingeleseko espezialisten eskutik.
  • Hezkuntza erakunde askok onesten dituzte Cambridge ESOL azterketak.
  • Izen handiko azterketen epai-mahai batek ziurtatzen du ingeles maila.