bandera_inglesa120x50 bandera_alemana120x50 bandera_francesa120x50

 

Boloniaren Adierazpena sinatu ondoren, Europar Batasunak atzerriko hizkuntzak ikasketa-egitasmoen barruan ikasteari lehentasuna eman dio beste hainbat ekintzen artean. Horretarako, 2010etik aurrera, ama hizkuntzaz gain beste bi hizkuntza ikastea ezarri du helburutzat.

Eleaniztasuna barneratzeko gure laguntza-programen bitartez, adin txikiekin bigarren hizkuntza ikasten hastea sustatzen dugu; ikasleen komunikazio-gaitasunak areagotzen laguntzen dugu eta planteatzen zaigun europar gune berrian horietako askok komunikazio estrategi eraginkorrak eta lehiakorrak lortzea bermatzen dugu.

Hitzarmenaren ondorioak gauzatzen hasiko denean, bigarren hizkuntza ikastea ezinbestekoa izango da Unibertsitate ikasketak burutzeko eta maila ona dutenek bakarrik parte hartu ahalko dute mugikortasuneko programa, beka eta europar proiektuetan.

Activak Ikastetxearekin egiten du lan ikasleek eskolako ikasketak bukatutakoan Europako Esparru Komuneko B2 maila (Erabiltzaile Independentea) lortzeko, hauek eskaintzen dituzten programa osoak eskainiz:

  • Beste hizkuntzen hiztunentzat azterketa ofizialak prestatzeko klaseak.
  • Bigarren hizkuntza barneratzen laguntzeko jarduera osagarri, kultural eta linguistikoak.
  • Programak atzerrian.
  • Aholkularitza pedagogikoa ikasle eta irakasleentzat.
  • Irakasle elebidun eta bertakoak, lanean parte hartzen dutenak eta konprometituak.
LOGO_PIPE_184px         idiomas_PLEI_logo