Murgilketa linguistikoak hizkuntza batean sakontzeko metodo eraginkorrenetarikoa dira, eguneroko egoera anitz planteatzen baitituzte, eta atzerriko hizkuntzan bakarrik garatu behar baitira.

Murgilketa linguistikoak gure gaitasun linguistikoak sendotu eta ateratzeko balio du, kontzienteak zein inkontzienteak. Gure eskura ditugun tresnetariko bat da, gure konfiantza hobetzeko eta atzerriko hizkuntzan hitz egiteak ematen duen beldurra eta lotsa galtzeko, erregistro berriak ikasteko eta, azken finean, hizkuntzaren naturalizazioa lortzeko egoera guztietan.

Activak modu guztiz malguan eta talde bakoitzari egokituta eskaintzen du zerbitzua:

  • Adinaren eta hizkuntza gaitasunaren mailaren arabera.
  • Bai taldeak bai Activak proposa ditzaketen hainbat gairen ingurukoak.
  • Urteko edozein garaitan eta parte-hartzaileek luzatzen duten iraupenarekin.

Horrez gain, Activak lekurik egokienak bilatuko ditu hainbat faktoretan oinarrituta: prezioa, distantzia, iraupena, lekuaren ezaugarriak eta murgilketaren gaia. Beti hartuko dira kontuan parte hartuko duen taldearen lehentasunak.

Nori dago zuzendua?

  • Lehen Hezkuntzaren 3. zikloko, DBH-ko eta Batxilergoko ikasleak.
  • Helduak.
  • Ikastetxeko irakasleak.

Gure profesionalak

  • Irakasleak/Komunikatzaileak: dagokion hizkuntzan eta hezkuntzan espezialistak.
  • Bertakoak / Elebidunak, hezkuntzan eta animazioan esperientzia dutenak.
  • Ikasketa buruak eta hizkuntza koordinatzaileak: proiektu bakoitza ongi joateaz arduratzen direnak.