Hizkuntzen didaktikak Teknologia Berrien eboluzioaren eta psikolinguistikaren zein aplikatutako linguistikaren aurrera egitearen ondorioz izan dituen aldaketa garrantzitsua dela eta, irakasleek etengabe hobetu behar dute.

Atal elebidunen inplementazioarekin eta garapenarekin sortzen diren beharrei erantzuna emateko, izaera linguistiko eta metodologikoko ikastaroak eskaintzen ditugu.

Ikastaroen helburua irakasleen komunikazio-gaitasunak garatzea, hobetzea eta perfekzionatzea da. Hizkuntzen irakasleei zein beste arlo batzuen irakasleei daude zuzenduta eta Titulu Ofizialen azterketetarako prestatzeko edo komunikazio tailer gisa eman daitezke.

Adibideak:

  • CAE (Cambridge University) edo ISE III (Trinity College London) tituluak prestatzeko maila aurreratua egiten ari den ingeleseko irakasle-taldea.
  • Ingeles maila baxua duen eta ingelesez hobeto komunikatzeko gaitasunak garatu nahi dituen beste arlo batzuetako irakasle-taldea: komunikazio-tailerra.

Gainera, Comenius bekak onartutako hizkuntzetan murgiltzeko ikastaroak ere eskaintzen ditugu.

Hainbat erakundek egiten dute ACTIVArekin lan, Azterketen Zentro ofiziala baita, hainbat hizkuntzatan ikasitako ezagutzak balioztatzeko orduan. Guztiek HEEEK-ren (Hizkuntza Erreferentziarako Europako Esparru Komuna) parametroak jarraitzen dituzten tituluak eskaintzen dituzte.

 

idiomas_cuadrante_MCER_Trinity_Cambridge