Jarduera aniztasuna hezkuntza jarduerak diseinatzeko orduan malgutasuna lehentasuna duen Activaren proposamen bat da.

Astean ikasketa-ordu bat baino gehiagoko jarduera ludiko eta hezitzailea nahi duten ikasle guztientzat, Activak familia bakoitzari egokitutako proposamena eskaintzen dio, bakoitzari komeni zaion asteko orduen kopuruen arabera.

Gainera, jarduerak diseinatzeko unean, Activak, ikastetxearekin batera, irakasteko gaiez gain hauetako bakoitza zein hizkuntzatan emango den ere aukeratuko du.

Gaiak:

Complementary Hour delakoan bezala, hauek dira gehien eskatzen dituzten gaiak, hainbat mailatan:

  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren 1. zikloan, mugimenduen garapen, sozial-afektibo, sentsorial eta sormena sustatzearekin lotutako jarduerak eskatzen dira, bigarren hizkuntzaren naturalizazioarekin tartekatu daitezkeenak.
  • Lehen Hezkuntzaren 2. zikloan, gehien eskatzen dituzten jarduerak informatika, irakurmena bultzatzea eta lan intelektualeko beste hainbat jarduera dira (irakurritakoaren ulermena, arreta eta memoria, etc.)
  • Lehen Hezkuntzaren 3. zikloan, eskolako gaien inguruko gaiak dira gehien eskatzen direnak: informatika, adimena lantzeko teknikak edo kurrikulumeko edukiak sakontzen eta sendotzen dituzten laguntza klaseak.