logotipo_english_afternoons RGB sin mesesEkaina eta iraileko lanaldi jarraituak iristen direnean, arratsalderako jarduerak eskaintzen ditugu. ENGLISH AFTERNOONS programak ordu hori erabiltzen du joko-hezkuntza jarduerak ingelesez egiteko eta haurrek eskolan beraien heziketa osatzeko.

ENGLISH AFTERNOONS-ak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta.

Hezkuntza, Aisialdi eta Kirol profesionalekin burutzen ditugu jarduera horiek, eta haiek dira haurren trebakuntzaz eta dibertsioaz arduratuko direnak. Ingeles hizkuntzaren maila aurreratuarekin.

Zein ordutegitan burutzen dira eta nola banatzen dira taldeak?

Ekaineko eta iraileko ENGLISH AFTERNOONS-ak astelehenetik ostiralera burutzen dira, eta ikasleak parte-hartzaileen adinen arabera banatzen dira.

Ikastetxe bakoitzari egokitutako ordutegia eta ikasleen adinei egokitutako programazioa.

Zer motako jarduerak egiten dira?

ENGLISH AFTERNOONS-etan burutzen diren jarduerek ikasteko denbora batez gain animazioaren eta aisialdiaren mundu zoragarrian sartzea, plastikako jarduerak, antzerkia eta ipuin-kontalariak, lankidetza jolasak, dantzak, kirolak, abestiak eta gymkhanak ere barneratzen dituzte. (Crafts, arts and theater workshops, storytelling, group games as well as dance, sports and music activities or gymkhanas)

Jardueren eskaintza diseinatzeko orduan, zuzendaritza taldearekin eta talde pedagogikoarekin batera adosten dira, Ikastetxearen beharrei ahalik eta gehien doitzeko.