Nazioan inplementatutako enpresa gara. 20 urtetik gora daramatzagu hezkuntza zerbitzuen eremuan, ikasleen trebakuntza sendotzen eta osatzen duten jarduerak antolatu eta garatzen.

ACTIVAn eduki pedagogikoak gainbegiratzen dituzten langileak kudeatu eta kontrolatzen ditugu. Jarduerak antolatzeko gure material eta baliabide didaktikoak antolatzen ditugu.

Gure esperientzia luzeari esker, asko hobetu dugu eta hezkuntza zerbitzuen sektorean enpresa liderra bilakatu da gurea. Egun, 15 delegazio ditugu Espainian, uneoro gure bezeroen ondoan egotea ahalbidetzen digutenak.

Gure ibilbide osoan zehar joan gara gure nortasuna sortzen, eta egun ACITVA gara, eta gure jardueren oinarri diren kontzeptu hauen arabera jarduten dugu:
25 aniversario ACTIVA_en

Xedea

Kalitatea Ikastetxearen hezkuntza eskaintzaren balio erantsi gisa ematea eta familiek eta eskola komunitateak eskatzen duten zerbitzuak kudeatzea.

Ikuspegia

Gure hezkuntza praktika sormenez finkatzeko, hauek dira gure lehentasunak:

  • Zerbitzuak bikaintasunaren kulturarantz zuzentzea.
  • Hezkuntza, heziketa eta aisialdi beharrei etengabe egokitzea.
  • Antolaketa arlo guztietan erantzukizuna eta profesionaltasuna.

Balioak

Espezializazioa

ACTIVAn langile oso trebatuak ditugu, eta horiek gure bezeroentzat eta haien onuradunentzat, ikasleentzat alegia, zerbitzurik onenak garatzen dituzte.

Hezkuntza berrikuntza

Gure metodoak garatu ditugu teknologia berriak heziketa prozesuei barneratzeko.

Kalitatea

ACTIVAren antolatzaileok gure prozesu guztiak etengabe hobetzeko egiten dugu lan, gure bezeroak erabat asebetetzeko. ISO 9001:2008 nazioarteko kalitate-arauak etengabeko hobekuntzarekin eta kalitatearekin dugun konpromisoa uzten du agerian.

Erantzukizuna

Jarduerak martxan jarri eta garatzeak dakarren lege-arloen, administraziokoen eta lanekoen erantzuleak gara (lan-kontratuak, nominak, gizarte segurantza, ordainagiriaren banku-helbideratzea, etab.).

Konfiantza

ACTIVAk jarduerak antolatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza-baliabideak jartzen ditu. Ikastetxea ez da horietaz kezkatu beharko.